Arzak Recetas
Arzak Recetas


EAN: 9788496177079
Editorial: Bainet Media
Materia(s): Cocina general y recetas
Sin stock, disponible bajo pedido
Juan Mari Arzakek berrogei urte eman ditu sukaldaritzan, berrogei urte eskaini dizkio sukaldaritzari. Munduko sukaldari handietako bat izaki, liburu honetan ehuntxo bat errezeta prestatu dizkigu, etxean egin ditzagun. Sukaldaritza soil baina ez txepel, erraz egiteko modukoa, ukitu bitxiez apaindua eta, batez ere, gure balizko irakurle -etxekoandre edo etxeko jaun, ofizioz ez baina afizioz elkarte eta txokoan lardaskan dabilen sukaldari zaletu, adiskideentzat musu truk diharduen, sutondoetara gerturatzeko joeradun gazte, eltze tartean nolabaiteko abileziaz dabilen oro, edo, bestela esateko, arrautza pare bat frijitzen aldez edo moldez jakinik, saiakera berrietan aritu nahi duen- horren gorabeherek agindurik, egokitzeko modukoak.Idazlan honetan gertu zein urruneko osagaietan, nolabaiteko grazia edo zizpaz aberastutako errezetak eman ditu maisuak, irakurleari erosketak egitean gauzak erraztearren, errezetak bereak dituen osagaiez gainera, gehienetan hozkailuan edo jakitokian dauzkagun edo dendan aiseago aurkituko dituen ordezko elikagai ohikoekin aritzeko aukera ere emanik.